Baratzea
Laborantza ekologikoko baratze bat dugu, eta bertan barazkiak eta fruta-arbolak landatzen ditugu. Urteko sasoi bakoitzean egiten ditugun lanetan lagunduko diguzu. Gure laboreak deskubritzea eta, jakina, dastatzea ere bai.
Etxaldea
Urrestin baserriko animalia asko ikusi ahal izango dituzu, ardiak, ahuntzak, oilo ezberdinak, kubaiak, emuak,. Eta zorte onarekin basati batzuk, basurdeak, orkatzak, azeriak. Goizetan, zuhurtziaz, gure animaliei jaten ematen lagunduko diguzu, eta haien bizitzari eta ohiturei buruzko bitxikeria asko kontatuko dizkizugu.
Surfa
Urrestin surf eskolak erreserbatu ditzakegu Lagako hondartzan. Eta aditua bazara, Lagako hondartzaz gain, Mundakan surfean aritzeko aukera duzu.
Mundakako olatua Europako ezker olaturik onena da…. Olatua Mundakako barran jaiotzen da eta Laidako hondartzan amaitzen da. 4 metroko altuera eta 400 metroko luzera izatera irits daiteke.
Irudien kreditua:
- Argazki: @Superzuri